Dokumentuaren akzioak
“En la trastienda” dantza saioa Herriko Antzokian
Bilboko Con buen pie konpainiak “En la trastienda” izeneko dantza ikuskizuna antzeztuko du Herriko Antzokian, gaur, hilak 7. 1990ean sortutako konpainiaren azken lana da “En la trastienda”, iazko maiatzean estreinekoz Barakaldoko Antzokian antzeztu zutena. Pret a porter denda bateko manikiek gauez egiten dutenari buruzko kontakizuna da.
Horixe da istorioaren abiapuntua behintzat. Gauzen atzeko aldean gertatzen denari begirada bat botatzea proposatzen dute. Publikoa aretoan sartzen den bitartean hasten da ikuskizuna. Azken modako saltoki batean, gaua heltzen denean manikiek hartzen dute protagonismoa, eta beraiekin batera dantzak.
Lengoaia propioa erabiltzen dute, trinkoa eta arina aldi berean baina beti ere, lengoiaia teatralaren bidetik, publikoarengana iristeko hain inportantea dena. Dantza kontenporaneoan oinarritatutako lan honen zuzendaritza dramatikoaren garrantzia berebizikoa da; publikoak ulertzeko moduko obra da. Aspektu
originalak eta elementu ezberdinen arteko kontrastea armoniaz elkartuta daude.
Ikuskizun honetan parte hartzen duten bost dantzariak, denak emakumeak, dantzaren munduan esperientziadunak dira, dantzariak ezezik koreografia lanetan ere aritu izan dira, hala nola Karraka, Markeliñe, Tarima, Traspasos eta beste zenbait konpainiatan, ETBko hainbat saiotan, eta obra propioetan ere bai. Taldearen ikuskizun propioak: “Moliendo Cafe”, “Hazel y Nola”, “Txubaskos”, “Yubihelen” eta azkenik “En la trastienda”.
FITXA
Izena: Con buen pie.
Ikuskizuna: En la trastienda.
Koreografia: Begoña Krego, Cristina Quijeira.
Eszenografia: Julian Viadas.
Jantziak: Begoña Rodriguez.
Dantzariak: Matxalen Bilbao, Begoña Krego, Cristina Quijeira, Beatriz Villar, Mayda Zabala.
Lekua: Herriko Antzokia.
Eguna: Hilak 7.
Ordua:22,15.
Sarrera: 350 pta nagusiak, 200 haurrak.
Dokumentuaren akzioak