Dokumentuaren akzioak
“Emptiness” piezak, Gernikan
Ziomara Hormaetxe (Gernika) eta Robert Jackson (Australia) bikotea gaur arituko da, 20:30ean, Gernikako Lizeo Antzokian. Dantzariek Rec Overflow, Fernando Carvalho eta Beethoven musikarien obretan oinarrituriko Emptiness lana egingo dute.
Gernikan ikusiko den Emptiness lana bi pieza laburreko programa bikoitza da, non hustasunaren ideia zalantzan jartzen den, ikuspegi ezberdinak agertzen direlako. “Bi ikuspegi desberdin, bi pertsona, kultura eta bizi-eskarmentu desberdina dutenak, elkarrekiko komunikazioa bilatzen dutenak eta honen gainean hausnarrean dihardutenak”.
Hustasuna ikertzeko kontzeptua da beti, eta tokien arabera ezberdin sentitzen da, errealizazio egoera bat ere adieraz dezake. Baina mendebaldeko kulturan kontzeptu hori depresioarekin eta antsietatearekin lotuta dago.
Hustasunaren ideia, hortaz, ez da bakarra eta unibertsala, eta horrexegatik, bere forma ezberdinak azaleraziko ditu Emptiness obrak.
Dokumentuaren akzioak