Dokumentuaren akzioak
“El Cielo Ahora” eta “Itsasoaren emazteak” dantza-ikuskizunak, Elorrion eta Gernikan
Olatz De Andrés Bilbon lan egiten duen koreografo bat da, eta zinematografiako, pinturako nahiz eskulturako baliabideak moldatzen ditu koreografien bitartez. Bere lan horretan pertsona bat hirira joan eta eskultura klasiko bat aurkituko du etxe-orratz baten ondoan. Mila urtek bereizitako bi eraikuntzen aurrean aurkituko du bere burua.
Itsasoaren Emazteak ikuskizunak Euskal dantza tradizionala du oinarria eta Euskal Herriko kostaldeko arrantzaleen emazteen bizipenak kontatzen ditu. “Hirurogei dantzari, lau musikari eta bi aktore bilduko dira taula gainean olatuaren joan etorrian, josi eta josi saretan barrena historia bizi eta hunkigarria harilkatuz. Krasala usaineko emakumeen historia da gurea. Haien begietatik dantzatu nahi dugu, euren ahotatik kantatu, edota euren esku minberatuen azal gaziez hitz egin. Itsasoaren emazteak dira, kostaldeko bizitzaren piper eta gatza”.
Informazio gehiago, hemen duzue.
Dokumentuaren akzioak