Dokumentuaren akzioak
“Durangon Folk” Nazioarteko Folklore Jaialdia
Aurtengo Durangon Folk 2016 Nazioarteko Folklore jaialdiak Mazedonia eta Euskal Herria bilduko ditu. Galizia, Katalunia, Gaztela, Asturias, Menorca, Andaluzia, Murtzia, Aragoi, Kantabriako, Grezia, Txina, Txekia, Kolonbia eta beste hainbeste herrialde gonbidatuta izan eta gero, aurten, Jaialdiak bere 18. edizioa beteko du.
Folkloreaz gozatzeko aukera zein hobea izango dugu Durangon uztailaren 23an eta horretarako Balkanetako Hego Ekialdetik etorriko dira lagun dantzariak; Mazedoniako Orce Nikolov taldearen dantzen erritmoetan murgiltzeko aukera izango dute ikusleek.
Orce Nikolov, Skopje-ko herri dantza eta kantu taldea, 1945ean sortua da eta Mazedoniako herri dantzak, kantuak, musika eta janzkera berezia zaintzea eta ezagutaraztea du helburu. Mazedoniako herri-tradizioen edertasuna, koreografiak eta musikari-dantzarien iaiotasuna erakusten du 26 gizonezko eta 16 emakumezko dituen talde honek.
Dokumentuaren akzioak