Dokumentuaren akzioak
“Divenire” ikuskizuna aurkeztuko du Dantza Zirkuituak Berrizen
Dantza Zirkuituaren arabera, “Divenire: Izatera iritsi, bilakatu, egin. Urrats bat gehiago, lehenago sortutakoarekin alderatuta erabat bestelakoa den lana. Bihotza, gure emozioen erdigunea, lanaren garapen metaforikoaren abiapuntua da: norbanakoak bizitako egoerak, taldearen osagai eta eragingarri direnak, norbera eta taldea hobetzeko gogoa, ahaleginaren bidez bilakatzea, lankidetzaren bidez...”.
Circle of Trust break-dance talde aragoarra erreferentzia da, bai Estatuan, bai atzerrian. “Ikuskizun dinamikoak, harrigarriak, berritasunez beteak eta gero eta sakonagoak plazaratzen dituzte, ikuslea ez dutenak inolaz ere epel uzten”. Logela Multimedia euskal ekoizpen-etxearen xedea, berriz, produktu digitalak sortzea da, bai eta produktu horiek eszenaratzearekin bateratzea ere.
Dokumentuaren akzioak