Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka “dFERIA” jaialdia hilabete bat barru abiatuko da

Dokumentuaren akzioak

“dFERIA” jaialdia hilabete bat barru abiatuko da

Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2021/02/15
Lotura
Nontzeberri

Hilabete bat barru Donostiako dFERIA eszena jaialdia hasiko da. Pandemiak ekarritako egoeraren neurrirako jaialdi bat egingo da aurten, eta beste edizioetan baino kondentsatuagoa izango da.

XXVII. dFERIAk programazio eszenikoa ondu du Etorkizuna lema edota gaiarekin lotuta. Aurten martxoaren 15etik 18ra bitartean izango da dFERIA, baina aurreko ostiral eta igandean programatutako zenbait ikuskizun ere oholtzaratuko dira.
Guztira 28 konpainien, 28 ikuskizun eta 41 emanaldi izango dira Donostiako hainbat antzeztokitan, eta kalitatea oso handia izango da maila altuko ikuskizunak izango baititu, tartean, Iratxe Ansa, Espainiako Dantza Sari Nazionalaren Al Desnudo;  Burgos-New York Nazioarteko Lehiaketan saritutako hainbat pieza, Burgos-New York Dantz izenburu pean; edo Andaluziako Atalaya konpainiaren Elektra.25.
Aipatu behar da euskarazko hainbat lan ere programatu direla, tartean, Ama Kuraia, Arriaga Antzokiaren produkzioa. Ama Kuraia Bertolt Brecht-en Ama Kuraia eta bere semeak klasikoan oinarritua da, eta Arriaga Antzokiak ekoitzi du.
Beste aldetik nabarmendu behar da, Eszena Dantz saioa non hainbat konpainiak parte hartuko duten. Programazioan hiru pieza aurkeztuko dira Out (Amaia Elizaran); Gorpuztu Laburra (Eva Guerrero); eta Emakumeak (Node), besteak beste.

Programazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Dokumentuaren akzioak