Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka “DanZ”, Dantza Garaikideko Jaialdia hastear Iruñean

Dokumentuaren akzioak

“DanZ”, Dantza Garaikideko Jaialdia hastear Iruñean

Komunikabidea
Nontzeberri
Tokia
Iruñea
Mota
Albistea
Data
2024/01/09
Lotura
Nontzeberri

DanZ dantza garaikideko jaialdia da, errotua eta erreferentziazkoa, Iruñean. Dantza garaikidea erakusteaz gain, haren inguruko topagunea eta, sentsibilizazio eta gogoeta tokia ere bada.

Urtarrilaren 11n abiatuko da jaialdia Dotzena Bruta dantza garaikideko bakar-saioarekin. Bertan gogoeta eragin nahi da geure burua hautematen dugun moduaz eta geure gorputzaren irudiarekin berarekin dugun harremanaz, edota ispiluekiko harremanaz, hau da, geure burua ispiluan dakusagunean ditugun distortsio bisualez. Ondoren, topaketa antolatu da Paula Esteve Ferrís artistaren eta publikoaren artean, sormen- eta ikerketa-prozesuaz mintzatzeko.

Jaialdiak Atalak lantegiarekin elkarlanean jarraiturik, aurten hiru saioko lantegia antolatu da Ines Aubert koreografoarekin. Atalak lantegiaren ildo komunitarioa garaturik, artista horrek komunikazio- eta ahalduntze-tresna gisa zuzentzen du koreografia, dantzara hurbildu nahi duen jende guztiarentzat; beste gaitasun batzuk edo dibertsitate funtzionala duten taldeei bereziki zuzendua. Iruditeria Posibleak lantegietan, “gorputza espazio mugagabea da, irudimenari irekia, eta hartan, denborak, espazioak eta mugimenduak aukerez beteko gaituzte gure gorputzak adierazpen-tresna gisa ulertzeko.”

Programazioaren nondik norakoak ikusteko egin klik hemen.

Dokumentuaren akzioak