Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka “DanZ, Dantza-espazioa”, Iruñean

Dokumentuaren akzioak

“DanZ, Dantza-espazioa”, Iruñean

Azaroaren 3tik 24ra bitartean, Iruñeko Iturramako Civivoxan, dantzaren inguruko DanZ, Dantza-espazioa ekimena antolatu da.

Biharko saioan, Olatz de Andrés konpainiaren El cielo ahora ikusteko parada egongo da. Obrak mitoa du aztergai, egun zer eguneratze edo iraupen duen aurkitzeko. “Mitoa, sistema bat gisa ulertua, informazioa antolatzen duena zerbait kontatzeko. Zer eginkizun dauka mitoak egun?”
Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2016/11/02
Lotura
Nontzeberri

Azaroaren 10ean,  Arantza Iglesias konpainiak Beltza lanaren estreinaldia egingo du. “Molde femeninoan kontatuko dut. Gorputzak astintzen dira, ateratzeari uzteko, eta zapaltzen dute, lurra egiazki ukitzen dutela sentitzeko. Perkusio hutsa, erritmoa. Erritmoa gorputza baita. Gorputzak konta dezala. Kontatzeko asmorik izan gabe. Gogoz, zeuk zure irakurketa egin ahal izan dezazun”.

Azaroaren 12an, Lamajara taldeak Lamajara y sus quehaceres... El Buhonero izeneko lana egingo du. Zorabiozko ikuskizuna, espontaneoa, zentzugabekeriaz eta umorez betea, bi pertsonaia bitxi eta oportunistaren eskutik, eta beren artea defenditzen dutenak.

EnÁmbar Danza taldeak NADAdora izeneko lana eszenaratuko du, 17an. Dantza, testua, ikus-entzunezkoa eta zuzeneko musika erabiltzen dira obra honetan, eta ezereza (nada) eta igeri egitea (nadar) dira haren gaiak.

Azkenik, Nafarroako Atena fundazioko Pasos de Integración konpainiak Mientras llueve obra egingo du azaroaren 24an. Antzerkirako dantza-ikuskizuna, dibertsitate funtzionala duten artisten eskutik.

“DanZ, Dantza-espazioa”, Iruñean

Dokumentuaren akzioak