San Telmo Museoko erakusketa berria da Dantzaz ele, martxoaren 28tik apirilaren 23ra arte ikusgai izango dena.
Proposamenak 2018an museoak hasitako ildoari ematen dio jarraipena; izan ere, Aste Santuko oporraldian San Telmok tradizioekin lotutako programazioa eskaintzen du, Atzokoak gaur tituluarekin. Hortaz, aurtengo egitarauak Ipar Euskal Herriko dantza tradizionalei emango zaie protagonismoa, Maritzuli Konpainiaren eskutik datorren erakusketarekin: Dantzaz ele. Jantziak
Erakusketak Iparraldeko lau besta tradizional ditu ardatz: Besta Berri (edo Corpus Christi jaian egina); kaskarotak edo Lapurdiko inauterietako desfileak; kabalkadak eta tobera-mustrak; eta maskaradak.
Erakusketan “ehun maniki baino gehiagok dantza hauetako pertsonaia protagonistak ezagutaraziko dizkigute, bakoitzean erabiltzen diren jantziak erakutsiz. Muntaketak konpartsek behar duten egitura, antolaketa eta prestakuntza ere azaltzen du. Jantziekin batera testuak eta irudiak daude, dantzak non egiten diren, ospakizunen egutegiak, motiboak, irudikatutako gaiak, parte-hartzaileak eta desfile bakoitzaren dinamikak kontatzen dituztenak, kultur ondare honen aberastasunera hurbilduz eta haren kodeak aztertuz eta xehatuz. Dantzan elkarteak egindako grabazioei esker, bestalde, badira ere dantza hauen inguruko hainbat ikus-entzunezko.”
Apirilean zehar erakusketa ederra ikusteko abagunea, batez ere Aste Santuko oporretan.