Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka “Dantzaren Zirkuituak” Gipuzkoara eramango du programazioa asteburu honetan

Dokumentuaren akzioak

“Dantzaren Zirkuituak” Gipuzkoara eramango du programazioa asteburu honetan

Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2021/10/06
Lotura
Nontzeberri

Jon Mayak eta Kukai taldeak Beasainen aurkeztuko du Gauekoak lana, bihar, urriak 7, Usurbe Aretoara (Beasain). Beste aldetik, Dantza Zirkuitua Tolosara eta Arrasatera ere iritsiko da ostiralean eta igandean, Kenophobia (Osa eta Mujika) eta Otsoa (Larrua Proiektua) koreografiekin.

Gauekoak proiektua Kukai konpainiaren alma mater den Jon Maya dantzari eta koreografoaren hausnarketa pertsonal batetik sortutako lana da. Lagun maite eta bereziak batu ditu proiektuan. Hizkuntza artistikoen gurutzaketan eta sortzaile handien baturan (Arkaitz Miner, Mireia Gabilondo…) oinarritzen da pieza berri hau.

Kenophobia espazio hutsekiko beldurra da. Kenofobia duten pertsonentzat espazio hutsak beldurgarriak dira. Sintoma emozionalen artean haserrearen, beldurraren, tristeziaren edo erruaren sentimenduak daude. 50 minutuko lan hau festa batekin hasten da, berehala ospakizunaren amaiera iritsiko da eta jendea joan egingo da, espazioa zeharo hutsik geratu arte. Hutsunea gonbidatuen hezurretaraino sartuko da, bakardadea eta beldurra sortuz.

Otsoa lana gaur egun jardunean dauden egitura piramidaleko gizarte-mugimenduen kritika da Pieza koreografiko horretan, aktore batek talde taldeko kideengan eragina du, politikari bat balitz bezala, eta dantzari-taldearen jarrera-aldaketa eta eraldaketa ekarriko dituzten ekintzak zuzentzen ditu. Dantzariek, gorputz-hizkuntzaren bidez, barne-gatazka horiek guztiak erakutsiko dituzte.

Dokumentuaren akzioak