Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka “Dantzan Bilaka” programan proposamenak aurkezteko azken egunak

Dokumentuaren akzioak

“Dantzan Bilaka” programan proposamenak aurkezteko azken egunak

Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2024/10/01
Lotura
Nontzeberri

Dantzan Bilaka programak datorren urterako proposamenak aurkezteko epea aste honetan itxiko du, eta urriaren 4ra egongo da zabalik. Dantzan Bilaka sorkuntza koreografikoaren esparruan ardura eta profesionaltasun bokazioa duten pertsonei zuzendutako programa da.

Deialdi honen bitartez, 2025eko Dantzan Bilakan parte hartzeko banakako 7 laguntza emango dira, eta sortze prozesuan laguntzeko eta errazteko, bai eta programako jardueretan parte hartzeko ere, hautatutako artista bakoitzak 4.000 euro jasoko ditu.

Edizio hau Gipuzkoako lurralde historikoan izango da, eta Fabrika eta Gipuzkoako Dantzagunea izango dira leku aproposak, eta prozesuak erakusteko espazioak izateaz gain, tailerren eta egonaldien lehen eta hirugarren aldiak ere bertan egingo dira.

Eskabideak aurkezteko epea eta bertan bete behar diren baldintza guztien gaineko informazioa, Dantzan Bilakaren webgunean dituzue.

Dokumentuaren akzioak