Dokumentuaren akzioak
“Dantzan Bilaka” egitasmoan parte hartuko duten koreografien programa
Dantzan Bilaka koreografo hasiberriei zuzenduta dago, eta koreografia sorkuntzarako diru-laguntzak ematea du xede. “Dantzan Bilaka programak elkarrizketarako eta gogoetarako topaleku txiki bat eskaintzen die sortzaileei, koreografia-proposamenen prozesu artistikoen inguruan taldean jarduteko”.
Bada, Dantzan Bilakako bederatzigarren edizio honetan parte hartuko duten koreografoen lanak EAEko hiru hiriburuetan ikusi ahal izango dira: Azkuna Zentroan (Bilbo), Baratza Aretoan (Gasteiz) eta Gazteszenan (Donostia).
Hala, Azkuna Zentroan bost ekitaldi aurkeztuko da: urriaren 1ean, Isaak Erdoizak Buh! pieza erakutsiko du; urriaren 16an, berriz, lau hitzordu izango dira: Eva Guerreroren Anotaciones sobre el miedo ikus-entzunezko instalazioa, Sara Paniaguaeren 1 Cuerpo/8 DíaS/8 Horas pieza, Luciana Chieregatiren GAG lana, eta azkenik, Nuria Pérez Elkarrizketa.
Gasteizko Baratzaaretoan ere hiru lan ikusi ahalko dira, urriaren 18an: aipatutako Anotaciones sobre el miedo eta Elkarrizketa, eta Denis Santacanaren Encuentros.
Amaitzeko, Donostiako Gazteszenan lan hauek taularatuko dira: Gasteizen ere izango den Encuentros, eta Denis Santacanaren Encuentros eta David Guerraren Punto de fuga.
Dokumentuaren akzioak