Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka “Dantzaldia”, Nazioarteko Dantza Jaialdia, Bilbon

Dokumentuaren akzioak

“Dantzaldia”, Nazioarteko Dantza Jaialdia, Bilbon

Komunikabidea
Nontzeberri
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2021/09/18
Lotura
Nontzeberri

Irailaren 23tik abenduaren 5era bitartean, Nazioarteko Dantza Jaialdiak gaur egungo dantza piezarik esanguratsuenak bilduko ditu Bilbon.

Aurten La Fundicionek bere 35. urtemuga izango du eta jaialdira izarrik distiratsuenak gonbidatu ditu, eta hala, Sari Nazionalak (5), Max sariak (3), Dantzaren Benois sariak (1), beste askoren artean bilduko dira aurtengo edizioan.

Ekimena gaur berton, irailaren 23an, hasiko da La Fundicion aretoan izango den inaugurazioarekin. Bertan Altraste Danza duo gasteiztarrak ¿Qué tienen las flores? pieza ekarriko du. ¿Qué tienen las flores? Zuriñe Benavente eta Ignacio Monterrubio kideek egindako pieza laburra da, dantza eta zuzeneko musika batzen dituena. Bertan feminitateari eta bere mugei buruzko hausnarketa egiten dute publikoarekin, egoera intimista eta hurbilean, non eszenografiak, testuak, dantzak eta musikak bat egiten duten gure presentzia harrapatzen duen giroa sortzeko.

Urriaren 1ean, Barakaldo Antzokiak bere ateak zabalduko dizkio Metamorphosis Danceko Iratxe Ansa & Igor Bacovich bikoteari Al desnudo piezarekin. Ansak Espainiako Dantza Sari Nazionala eskuratu zuen 2020an.

Urriaren 29an, Ensanche Eraikinean pieza laburrez osaturiko programa ondu da, tartean,  Damian Muñoz-Virginia Garcia (La Intrusa), Sharon Fridman eta Frantics Dance Company.

La Fundicionen, urriaren 30 eta 31n, Alvaro Murillok emakume flamenkoak omenduko ditu Flamencas piezarekin, eta Jesus Carmona sari nazionala Guggenheim Bilbao museoan egongo da azaroaren 13an, Baile de bestias proposamen eszenikoarekin.

Azaroaren 25ean, Azkuna Zentroan izango da festibala. Daniel Abreu ezaguna Dácil Gonzalez sarituarekin izango da La desnudez pieza eskaintzeko. Eta abenduaren 4an eta 5ean, Dança sem vergonha lana ikusteko aukera egongo da.

Programazio hori zine emanaldi batekin osatuko da: David Mambouch-en Maguy Marin-L’urgence d’agir filma.

Dantzaldia Jaialdiaren XXII. edizio hau bidean da.

Dokumentuaren akzioak