Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka “Danspirenaika”, ingurune naturalean dantzaz gozatzeko aukera

Dokumentuaren akzioak

“Danspirenaika”, ingurune naturalean dantzaz gozatzeko aukera

Komunikabidea
Nontzeberri
Tokia
Jaca
Mota
Albistea
Data
2022/07/29
Lotura
Nontzeberri

AIKO Taldeak Pirinioetako ingurune naturalean dantzaz gozatzeko ekimena Huescara helduko da hilaren 29, 30 eta 31n.

AIKO Taldeak Pirinioak dantzan zeharkatzeko sustatutako ekimen horren bilgunea Jaca izango da, eta udalerri hori erromeriez, eta irakasle espezializatuek emandako tailerrez eta ikastaroz beteko da. Danspirenaikako parte-hartzaileak Miércoles de Cecina folk taldearen, Jacako Santa Orosia Udal Bandaren, Alto Aragon Folklore Taldearen eta Lapurdiko Maritzuli Konpainia izango dira.

Danspirenaikaren bitartez, AIKO Taldeak “proiektu parte-hartzailea proposatzen du, dantzarekiko grina, edozein mugatik harago batzen gaituen hitzik gabeko hizkuntza partekatzeko”.
Profesionalei zein dantzazaleei, herritarrei oro har, zuzendutako ekimena da, eta bertan, AIKOk Pirinioetan zehar dantzan ibiltzea proposatzen du, tailerrak, ikastaroak, dantzak, erromeriak, erakusketak… barne.

 

Dokumentuaren akzioak