Dokumentuaren akzioak
“Berriketan”, flamenkoa eta txalaparta, Antzuolan
Gaur berton, Antzuolan, flamenkoa eta euskal sustraiak fusionatzen dituen Berriketan emanaldia ikusteko parada egongo da.
Alegria, buleria, tangoak, fandangoa eta beste hainbat erritmo ezberdinekin uztarturik, perkusio, gitarra eta kejioen artean, dantza eta txalapartaren arteko elkarrizketak ikus eta entzun ahal izango dira larunbatean. Oholtza gainera igoko den taldea eskarmentu handikoa da, eta flamenko eta txalapartaren arteko elkarrizketa bitxiak planteatzen ditu; “benetan ikuskizun berritzaile, aberasgarri eta oso sentibera da flamenko eta euskal kulturaren maitaleentzat”.
Askoa Etxebarrieta da La Pulga dantzaria, baina berarekin batera Mikel Aveiro (perkusioa), Adrian Larrañaga (perkusioa), José Gil Giliyo (kaxoia), Aitor Escobar (gitarra), eta Angel Lopez de Toro (ahotsa) daude, eta denek Berriketan taldea osatzen dute.
Dokumentuaren akzioak