Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka “Beldurra” dantza garaikidearen emanaldia Hernanin

Dokumentuaren akzioak

“Beldurra” dantza garaikidearen emanaldia Hernanin

Komunikabidea
Nontzeberri
Tokia
Hernani
Mota
Albistea
Data
2022/09/30
Lotura
Nontzeberri

Puy Barral eta Jone Amezaga antzezleek Beldurra dantza garaikidearen emanaldia eskainiko dute Hernaniko Liburu Azokan, bihar, larunbata arratsaldeko 17:00etan.

Piezak beldurrari buruz hitz egiten du, gaixotzen den, hiltzen ari dela sentitzen duen eta beldurrarekin hitz egiten duen emakume baten istorioa kontatzen du.

“Beldurra gizaki ororentzat komuna den emozio primarioa da, seguruenik antsietate gehien eragiten digun emozioa, gehien blokeatzen gaituena eta besteen aurrean suminkorrenak aurkezten gaituena. Horri gehitzen badiogu gaur egungo ziurgabetasuna eta estresa gaixotasunaren eta etorkizunaren aurre, beldurrak itsutu egiten gaitu. Egia da berari esker bizi garela, haurtzarotik babesten baikaitu, baina zer egiten dugu modu desmoldakorrean ikasitako beldurrarekin, mugatzen gaituen horrekin?”

Disziplina anitzeko proposamen artistiko baten bidez, ahotsa, gorputz adierazpena eta musika elkartuz, emozio horren iluntasuna eta argia kontatzen dituen mugimenduzko elkarrizketa sortzen da. Beldurra agertzen da eszenan, atea irekitzen zaio emozioari mezulari gisa etsai gisa baino gehiago.

Ikuskizuna Plataforma Katapultak sustatutakoa da, Dobera Euskal Elkartearen kolaborazioarekin.

Dokumentuaren akzioak