Dokumentuaren akzioak
“Begiradaren koreografiak”, minimalismoa, zinea eta dantza
Begiradaren koreografiak. Minimalismoa, zinea eta dantza, Anne Teresa De Keersmaeker-en inguruan izenburuko zine-emanaldia ondu dute Dantzaldiak eta EHU/UPVk lankidetzan, ostegunean, azaroak 19, Bilbon dagoen Bizkaia Aretoan, 20:00etatik aurrera.
Eneko Lorente UPV/EHUko Komunikazio, Ikus-entzunezko eta Publizitate saileko kideak aurkeztuko du proiekzioa. Emanaldiak, hain zuzen, Fase (Thierry De Mey, 2002) filmaren proiekzioak bilduko ditu.
Filmean, Anne Teresa De Keersmaker-ek sortutako lau atal koreografiko filmatu zituen Thierry De Mey-k, “irudien esentzia formal eta estetikoa gorputzaren adierazkortasun gorenera eramanez”.
Keersmaker-en lana minimalismotik abiatzen da, funtsezkoena eta gutxieneko adierazpena azpimarratuz, baliabideen ekonomiaren bidetik, praktika eta konbentzio artistikoak desmuntatzeko asmoz.
Informazio gehiago: lafundicion.org.
Dokumentuaren akzioak