Dokumentuaren akzioak
“Begirada gurutzatuak” programako koreografia proiektuak, Biarritzen
Bilboko La Fundicion aretoaren arabera, “Begirada gurutzatuak, mugaz haraindiko lankidetzazko koreografia proiektuak, duela bost urte Malandain Ballet Biarritz-eko LABOren arduradun Gaël Domengerek pilotatzen hasiak, euskal dantza garaikidea ezagutzera ematea eta publikoaren eta artisten arteko elkarraldiak bultzatzea du helburu”.
Hala, gaur, Organik konpainiako Natalie Mongelek Irrintzi koreografia taularatuko du, Biarritzeko Coliséen, 21:00etatik aurrera. “Obra honetan, laurogei urtetik gorako emakume baten ahotik bezala egiten du irrintziak oihartzun, ahotsak baino, haren gorputzak galtzen duelarik ahalmena”.
Bihar, halaber, leku eta ordu berean, Ertza konpainiako Asier Zabalak NAN obra aurkeztuko du. “NAN bidaia eszeniko bat da, identitatearen eta nazionalitatearen arteko mugetatik harago, non nahastu egiten baitiren dantza garaikidea, testua, bideoa eta zuzeneko musika. Iñar Sastre pianistaren laguntzarekin, gonbidapen dantzatu bat luzatzea da asmoa, zenbait kontzepturen inguruan –herria, nazioa edo aberria– gogoeta egiteko”.
Maiatzean, bestalde, Malandain Ballet Biarritz-eko LABOk L´arbre integral izeneko tailerra zuzenduko du Bilboko La Fundicionen, 18an, eta Errenteriako Niessen aretoan, maiatzaren 19an.
Informazio gehiago: lafundicion.org.
Dokumentuaren akzioak