Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka “Barbecho” Dantza Garaikidea, Gernikan

Dokumentuaren akzioak

“Barbecho” Dantza Garaikidea, Gernikan

Ostiral honetan, ekainak 10, 20:30ean, Gernikako Lizeo Antzokian Natxo Monterok zuzentzen duen Barbecho dantzaldia ikusteko parada egongo da.
Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2016/06/06
Lotura
Nontzeberri

Heraklitoren esaldia egin du bere Natxo Monterok: "Denbora da dadoetan tranpa egiten duen haurra; hala, bada, gobernatu egiten gaitu". Heraklitok hizpide duen denbora ez da Kronos, erlojuen eta eternitatearen denbora. Aión da, aldien eta uneen denbora; jolasak elikatzen dituen denbora, hain zuzen ere. Barbechok, jolasaren bidez, une horien hauskortasuna arakatzen du, uneok gutako bakoitzarekin duten harreman intimoa, nor garen azalarazteko duten berezko ahalmena.
Mugimenduen eta koreografien ibilbide bat planteatzen da, eta bertan azaleratzen dira piezaren inguruko kontu desberdinak eta sortzaileak hartan kokatzeko duten moduaren ingurukoak.

Barbecho lana atsedenaldia da, aldatzeko premia, berrituta atera eta berriro egunerokoari aurre egiteko airea hartzea. Lugorrian uzteak aukera ematen digu presa, betebeharrak... alde batera uzteko, egote hutsa, zerbait gertatzea edo ez itxarote hutsa eskainita.

“Jolastu, baina ez tren txiki batekin, gizakiok jolasten dugun moduan baizik. Musika entzuten dugunean, jolasten ari gara; dantzan egiten dugunean, jolasten ari gara; paseoan bagoaz, jolasten ari gara. Zentzu ludikoa hori da, lana, betebeharra edo eginkizuna ez dena. Hortik kanpo dagoen guztia, guretzat, jolasa da. Eta gizakia jolasten duen animalia da, izatez”.

Lur azpitik sorturiko gizakiak dantza ikusgarriak egingo ditu Bach eta Vivaldi musikarekin bat eginez.

http://www.nontzeberri.com/Irudiak/Albisteak/10228_barbecho16.jpg

Dokumentuaren akzioak