Urriaren 14tik 24ra arte, Bilboko Udalak antolatutako BAD Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiak abangoardiaz beteko du hiria.
Diogun moduan, urriaren 14an hasiko da BAD La Fundicion aretoan, 19:30ean, Kabia Teatro eta Teatro de L’Enjolit-en El alimento de las moscas lanarekin, eta Cielo Raso konpainiaren Piedra lanarekin bukatuko da igandean, hilak 24, 20:00etan, Harrobia aretoan.
Tarte horretan erabateko sei estreinaldi, zazpi estreinaldi Euskadin eta estreinaldi bat Estatuan programatu dira, eta 20 konpainiek hartuko dute parte jaialdian, eta horien artean bertokoak nabarmenduko ditugu: Kabia Teatro, Nerea Martinez, Altraste Danza, Lokke / Olatz de Andres, Horman Poster Kolektiboa, Jon Ander Urresti, Isaak Erdoiza & Nazaio Diaz, Colectivo V.A.L.A, Koldo Arostegui eta Cielo Raso.
Kolektibo horiek, estatuko hogeita hamar bat artistarekin eta nazioarteko hamar bat artistarekin batera, “hiria zuzeneko arteak maite dituzten guztien gozamenerako proposamenez beteko dute”.
Eta diogun moduan estreinaldi asko izango dira, eta hain zuzen ere, BAD jaialdiak erabateko sei estreinaldi programatu ditu, honakoak: Abrazo (Nerea Martinez. Urriak 15, 21:00etan, Harrobian); Hacer tiempo (Lokke / Olatz de Andrés. Urriak 17, IED Kunsthal Bibao diseinu-eskolan, 17:00etan); Oturia: íntima peregrinario (Miguel Angel Berna. Urriak 20, 19:30ean, Campos Antzokiko Cúpula Aretoan); Fuego verde (Isaak Erdoiza eta Nazario Diaz. Urriak 22, 19:00etan, La Fundición aretoan); You are welcome!, Colectivo V.A.L.A. Urriak 23 eta 24, Bilborock aretoan); El ritmo que nos precede (Koldo Arostegui. Urriak 23, 18:30ean, Campos Antzokiko Cúpula Aretoan).
Ikusgarriez gain, sektoreko profesionalentzako prestakuntza eta proposamenak ere BADen izango dira. Hala, urriaren 16an, Dantzaren, arte dramatikoaren, hezkuntzaren eta ikerketaren 3. topaketa izango da.
Gainera, jaialdiak bi tailer ondu ditu, Lali Ayguadék eta Akira Yoshidak, eta LaRutan-ek emanak.
Informazio guztia www.badbilbao.eus webgunean