Dokumentuaren akzioak
“B. flowers” dantza ikuskizuna aurkeztuko dute Gasteizen
Carrascok bere ibilbidean sortutako hamargarren lana da, eta loreen eta emakumeen arteko lotura du ardatz; obra “limurtzailea” da. Horrekin batera, biziraupenaren gaia jorratzen du: “gizakiarekiko bazterkeria eta tratu txarra ukatzen ditu, azken finean, izateaz mintzo da”.
Ikuskizun bizia da, arina, baina arreta pizten duena. “Poliki dastatzekoa, errepikatzeko gogoa uzten duten horietakoa”. Horretarako, Carrascok obra bizi-bizia taularatuko du, koloretsua, bai eta emozionala, bisuala eta ederra ere.
Dokumentuaren akzioak