Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka “Atalak XV” Donostiako Dantzaklub Club Aretoan

Dokumentuaren akzioak

“Atalak XV” Donostiako Dantzaklub Club Aretoan

Atalak XV ikuskizuna DantzaKlub espazioan gauzatuko da datorren astetik aurrera.
Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2012/12/05
Lotura
Nontzeberri

DantzaKlub proiektua Dantzaz Elkartea, Donostia Kultura eta Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatuta dago, eta sortze koreografikoa erakusteko publiko zabalarentzako hurbiltasunez betetako leihoa izan nahi du.

Diziplina anitzeko sortzaileen koreografiak eta bertako dantzariek sortutako piezak elkarrekin aurkeztuko dituzte, gure herrian egiten dantzaren irudia izateko.
Victoria Eugenia Antzokiko Klub Aretoan gauzatuko dira pieza hauek guztiak eta publikoaren ikuspuntutik oso areto berezia eta aproposa da dantzaren energia eta indarra sentitu ahal izateko.

Oraingo honetan, dantza tradizionalaren mundura hurbilduko gara Iker Folken eskutik, berak emango baitie bide gure dantzariek sortutako zenbait koreografiari tradizioaren abiapuntua, eta dantza garaikidea proba-saiorako hizkuntza: horra osagai funtsezkoak laborategi honetarako, non ikusleekin elkartzeak markatzen baitu sorkuntza-lanen nondik norakoa.

Donostia Kultura-k bidalita

http://www.nontzeberri.com/Irudiak/Albisteak/4463_dantzaz_donostiakul.jpg

Dokumentuaren akzioak