Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka “Arrisku-saltua ikasteko kuriositateak eraman ninduen Break Dance egitera”

Dokumentuaren akzioak

“Arrisku-saltua ikasteko kuriositateak eraman ninduen Break Dance egitera”

Pedro Alfonso Vilas ( break dance dantzaria)

15 urterekin ezagutu zuen Pedro Alfonso Vila eibartarrak oinarrian mugimendu zirkular eta akrobatikoak dituen Break Dance dantza, eta harrezkero bere bizitza dantza urbano horri lotuta egon da. Herrialde ugari ezagutzeko aukera eman dio break danceak, eta, asko zor diolako, besteekin konpartitzea gustatzen zaio. Eibar eta inguruan klaseak ematen dizkie haurrei eta San Juanetan orain arte harrera ona izan duen txapelketa antolatzen du.
Komunikabidea
Eta Kitto!
Mota
Elkarrizketa
Data
2018/02/27
Lotura
Eta Kitto!

-Nola hasi zinen mundu honetan?

15 urte urterekin salto mortala edo arrisku-saltoa egiteko gogo handia eta kuriositatea nuen. Urki futbol taldean horrelako gauzak egin zituzten lagun batzuk egin nituen eta eurekin hasi nintzen probatzen. Uda zen eta egunero trena hartu eta Debara joaten ginen praktikatzera. Irailerako banekien arrisku-saltua egiten, eta ondoren jira-bueltak etorri ziren. Hori hasiera baino ez zen izan. DBH egiten nengoen orduan, eta egunero joaten ginen entrenatzera polikiroldegira, orain bulegoak dauden inguru horretara. Ondoren zarauztar batzurekin jarri ginen harremanetan, gero beste batzurekin eta pixkanaka sare bat sortzen joan ginen. Orduan ez zegoen sare sozilik eta horrelakorik, eta harremanak egitea zailagoa zen.

-Kuriositatea zenuelako hasi zinen eta 12 urte daramatzazu gelditu gabe.

Zarauzko lagunekin break dance txapelketetara joaten hasi nintzen. Kaña eman genion eta guztiz engantxatu nintzen. Europa erdian egon naiz dantza egiten eta txapelketetan parte hartzen, eta baita Estatu Batuetan, Turkian eta Thailandian ere... Nire bizitzan dantza lehentasuna izan da eta leku askotan egoteko aukera eman dit. 2013an Donostiko Ertza dantza taldearen casting-era aurkeztu nintzen eta hartu egin ninduten. Estilo urbanoa zuen koreografia prestatu genuen eta saio asko egin genituen Polonian, Alemanian, Frantzian, Italian, Espainian...

-Lesio bat izan zenuen irailean baina, hala ere, aktibo jarraitzen duzu...

Dantza mota hau oso fisikoa da eta txarrena lesioak dira. Irailean Parisen lesio bat izan nuen. Oraindik sendatzen ari naiz, baina banoa pixkanaka. Lanetik irtetzean (robotika industriala ikasi nuen Armeria eskoan eta orain mekaniko nabil) entrenatzera joaten naiz. Astean 3 aldiz umeei klaseak ematen dizkiet Arrasate, Bergara eta Eibarren. Lau talde ditut. Aratosteetan erakusketa txiki bat egin genuen Untzagan Break in Eibar, hemengo haur taldearekin. Udan, San Juanak inguruan, break eta beste dantza urbano batzuen txapelketa antolatzeaz arduratzen naiz. Orain arte hiru edizio egin ditugu eta, egia esan, oso harrera ona izan du. Honekin, egiten dudana erakutsi nahi diot jendeari. Ni naizena break dance-ari zor diot eta besteekin konpartitzea gustatzen zait.

-Zer ematen dizueta nola dago ikusita?

Dantza honekin egunero-egunero gainditzen duzu zeure burua. Guztiz betetzen nau eta jende asko ezagutzeko aukera eman dit. Orain dantza urbanoak aretoetan ikasten badira ere, nik kalean ikasi nuen. Udan kalean dantza asko egiten dut. Adibidez, Donostiako boulevarrean urtero showak egiten ditut nire lagunekin. Hor sortzen den giroa gustatzen zait, nire saltsan nago, asko gozatzen dut eta jendeari gozarazten diot. Orain dela urte batzuk dantza mota hau ez zegoen oso ondo ikusita, eta leku askotatik botatzen gintuen poliziak. Orain, egoera beste bat da eta lokalak lagatzen dizkigute, Urkizuko eskolan, Portalean, Birakan... eta Udalak ere bere babesa ematen digu San Juanetako ekitaldia antolatzeko.

Camden Town Dance Academy erabiltzailearen argazkia.

Dokumentuaren akzioak