Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka “Amphitryon”, Olatz de Andrés koreografoaren eskutik

Dokumentuaren akzioak

“Amphitryon”, Olatz de Andrés koreografoaren eskutik

Arte Eszenikoen egoitza hasiko du gaur Olatz de Andrés koreografo donostiarrak Azkuna Zentroan, Amphitryon proiektuaren barruan.

Proiektuko lantaldea Londres, Bilbo eta Bartzelonako artistek osatzen dute.
Egilea
VK Komunikazioa
Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2016/07/18
Lotura
Nontzeberri

Egoitzaren barruan ikerketa, sorkuntza eta ekoizpena sustatzeaz batera, Olatz de Andrések pieza eszeniko bat sortuko du, Londresko Dantza Garaikideko The Placemasterra oinarri harturik. Koreografiak “xake partida planteatzen du non dantzariak jokalariak eta fitxak diren”.
Xake-partida erraldoi bat imitatzeko, performancea egingo du eta 32 pertsona gonbidatuko ditu.
Proiektua irailaren 30era arte garatuko du Azkuna Zentroan, hortxe baititu lana ekoizteko eta lantzeko behar diren espazioak eta baliabideak.

Arte Eszenikoen egoitza, herritarrengana hurbiltzeko, euskal sorkuntza garaikidea sustatzeko eta artelanen ekoizpena bultzatzeko xede duen Amphitryon 2016 programa barnean kokatzen da.

“Amphitryon”, Olatz de Andrés koreografoaren eskutik

Dokumentuaren akzioak