Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka “4x4” kaleko ikuskizuna, “Andoain Dantzan” zikloan

Dokumentuaren akzioak

“4x4” kaleko ikuskizuna, “Andoain Dantzan” zikloan

Egilea
Bastero Kulturgunea
Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2016/03/30
Lotura
Nontzeberri

Asier Zabaletak (Ezkion, Gipuzkoa, 1972) zuzendutako 4X4 kaleko dantza ikuskizuna aurkeztuko dute larunbatean, Andoaingo Bastero plazan, 19:00etan. Emanaldia Andoain Dantzan programaren baitan egingo da.

Kaleko dantza ikuskizun horrek ezberdina izateko eskubidea aldarrikatzen du. Horretarako, lau dantzarik euren gaitasun akrobatikoak erakutsiko dituzte umoretsu. Dantza batailak oinarri hartuta, 4 x 4 ikuskizunean estilo ezberdinak uztartuko dituzte frenetikoki. “Oilar borroka bat; bi bikote elkarri mokoka; lau elementu edozertarako prest; zortzi begi begi-zuloetatik at; hamasei gihar lehertu beharrean”.

Asier Zabaletari dagokionez, 1994tik 1999ra bitarte ondoko konpainietan egin du lan: Arteszena, Adeshoras, Compañía de Vicente Saéz, Hojarasca, Q-ro y cía eta Maskarada. 1999tik 2004ra, berriz, Suitzako Alias konpainiako kide izan da. Makina bat obra zuzendu ditu, hala nola, Next in Line (2010), Where is my mind (2011) edo Act of God (2011).

Andoain Dantzan programaren barruan beste hiru emanaldi egingo dira: Apirilaren 9an, Vuelos (Aracaladanza); 10ean, Itsas-lapurrak (Haatik); eta, azkenik, Aureo (Dantzaz).

Informazio gehiago: basterokulturgunea.

“4x4” kaleko ikuskizuna, “Andoain Dantzan” zikloan

Dokumentuaren akzioak