Dokumentuaren akzioak
2019ko maskarada, Urdiñarbetik Muskildiraino
2019ko Xiberoko maskaradak, Urdiñarbeko gazteek ematen dituzte. Urtarriletik apiril arte, hamasei agerraldi izanen dira denetan. Lehena urtarrilaren 6an iragan da Urdiñarben eta azkena apirilaren 21ean izanen da herri berean. Bi emanaldi horien artean, Xiberoko beste hainbat herritan ibiliko dira.
Denetan, 50 bat arizale baino gehiago ibiliko dira Xiberoko herri ezberdinetan aurtengo maskaraden eskaintzeko.
10:00etan barrikadak muntatzen dituzte eta maskarada bera arratsaldeko 3ak aldean ematen dute.
Maskarada Gamere-Zihigan 2015ean - Argazkia : Séverine Dabadie
Egitaraua
- Urtarrilaren 6a: Urdiñarbe
- Urtarrilaren 13a: Ürrüstoi Larrabile
- Urtarrilaren 20a: Altzürükü
- Urtarrilaren 27a: Lexantzü
- Otsailaren 3a: Mendikota
- Otsailaren 10a: Eskiula
- Otsailaren 17a: Pagola
- Otsailaren 23a: Maule
- Martxoaren 3a: Barkoxe
- Martxoaren 10a: Idauze-Mendi
- Martxoaren 17a: Garindaine
- Martxoaren 24a: Larraine
- Martxoaren 30a: Aloze
- Apirilaren 7a: Hoki
- Apirilaren 14a: Muskildi
- Apirilaren 21a: Urdiñarbe
Xehetasunak
- Xiberoko Turisma bülegoa : 05 59 28 02 37 / 05 59 28 51 28 - www.soule-xiberoa.fr
- Egitaraua dantzan.eus webgunean
- Xiberoko Maskaradak
Dokumentuaren akzioak