Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka ‘Zu zeu’ ikuskizuna eskainiko du Verdini Dantza Taldeak larunbatean

Dokumentuaren akzioak

‘Zu zeu’ ikuskizuna eskainiko du Verdini Dantza Taldeak larunbatean

Down sindromea duten haur eta gazteekin egiten du lan Verdini Dantza Taldeak, eta hogei urteko lana ospatzeko, ikuskizun berezia egingo dute larunbatean, Viktoria Eugenia Antzokian.

Zu zeu ikuskizunarekin antzokia betetzea espero dute. Bi zati izango ditu. Batetik, Verdini Dantza Taldearen ekoizpen guztiekin osatutako proiekzio bat eskainiko dute. Irudi hauen bidez, hogei urtean izan duten garapena erakutsi nahi dute. Gainera, Verdini dantza eskolako ikasleek hainbat koreografia egingo dituzte, dantza taldeko partaide ez badira ere, eskoletan ikasten dutena erakusteko aukera bat eskaini nahi baitzaie.
Egilea
Agurtzane Altuna
Komunikabidea
Irutxulo
Mota
Albistea
Data
2013/01/09
Lotura
Irutxulo

Zu zeu ikuskizunarekin antzokia betetzea espero dute. Bi zati izango ditu. Batetik, Verdini Dantza Taldearen ekoizpen guztiekin osatutako proiekzio bat eskainiko dute. Irudi hauen bidez, hogei urtean izan duten garapena erakutsi nahi dute. Gainera, Verdini dantza eskolako ikasleek hainbat koreografia egingo dituzte, dantza taldeko partaide ez badira ere, eskoletan ikasten dutena erakusteko aukera bat eskaini nahi baitzaie.

Dantzari hauek bihotzarekin dantzatzen dute. (Argazkia: Agurtzane Altuna)

Dantzari hauek bihotzarekin dantzatzen dute. (Argazkia: Nagore Koch)

Dokumentuaren akzioak