Dokumentuaren akzioak
‘Udaberri Fest’ jaialdia egingo dute larunbatean Oiangun
Ordiziako Oiangu parkean egiten zen erromeria berreskuratzea izango dute helburu
Kontuan izan behar da aurtengo urtea ordiziarrentzat bereziki berezia dela, hiribildua sortu zenetik 750 urte pasa dira eta. Hala izanik, kultur eragileak buru-belarri dabiltza lanean aurtengo urterako egitarau oparo eta zabala antola-tzeko asmoarekin. Hiru helburu nagusi dituztela nabarmendu du Pedro Gaztañaga Oroith abesbatzako kideak, herriko kultur eragileen izenean: “batetik, herrian daukagun kultura aberastasuna balioan jarri eta ezagutaraztea lortu nahi dugu;bestetik, kultur-eragileon arteko sinergia berriak sortzea biltatzen dugu, eta amaitzeko, etorkizunera begirako herriko kultur-baliabide eta eskain-tza lantzeko aukerak izan nahi ditugu. Horrela, dagoeneko lanean dabiltza Ordizia elkartuz deituriko emanaldi berezi batean. Ekitaldi urrian koka-tzen da, Ordiziarock-eko ekintzen barruan. “Askorik aurreratu ezin dugun arren, herriko talde eta eragile guztien artean antolatzen ari garenemanaldia izango da eta saiatuko gara herritar guztientzat gogoangarria izaten”, gehitu du Gaztañagak.
ALDE SOLIDARIOALarunbaterako, berriz, guztia prest dute. Ekintza partehartzaile honek, gainera, alde solidario handia ere izango du. Hala, Pausoka taldearekin batera behar bereziak dituzten haurren alde aireratuko dituzte heliozko globoak. “Pausoka elkartea behar bereziak dituzten umeen guraso taldea da eta besteen artean, sindrome ezberdinak dituzten haurren alde lan egiten dute”, azaldu du Amaia Irazusta, Pausoka taldeko zuzendariak. Horrez gain, egiten duten lana “egunerokoa” dela agertu du Irazustak, baina “gizartea sentsibilizatzea” ere bilatzen dutela onartu du. Horregatik, Udaberri festa horretarako ere baliatuko dute. Ordizian, hain zuzen ere, Kleefstra sindromearen kasuaren inguruan ere lanketa bat egitensaiatuko gara eta larunbateko ospakizunaren ondotik, June ordiziarraren kleefstra sindromearen ingurukoak eta beste zenbait sindromeren inguruko mahai ingurua antolatuko dute, baina oraindik ez dute zehaztu data.
URTEURRENEKO ABESTIAErromeriari dagokionez, Belaño talde ordiziarraren eskutik izango da eta egun honetan 750. urteurreneko abestiaren estreinaldia egingo dute, gainera. Bide batez, abestiaren bideoklip modukoa ere grabatuko dela aurreratu dute. Honakoa izango da egitaraua: 16.00etan haurrentzat jolasak, tailerrak eta eskulanak izango dira eta 17.30ean mezuak idaztea eta globo banaketa. Jarraian globoak aireratuko dituzte eta 18.00etan Azen erraldoi eta buruhaundiak izango dira. 18.30ean hasiko dute, bestalde Belaño taldearekin erromeria.
Ordiziako hainbat kultur eragile elkarrekin ‘Udaberri Fest’ jaialdiaren aurkezpenean.
Dokumentuaren akzioak