Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka ‘Sexuoneku’ Iruinkokoa Iruñean, euskaldunek ba omen dakite euren buruaz barre egiten

Dokumentuaren akzioak

‘Sexuoneku’ Iruinkokoa Iruñean, euskaldunek ba omen dakite euren buruaz barre egiten

Irulegiko baskoien lubrifikatzailea, Mercaderes kaleko mimoa, Maite Esporrin, Koldo Martinez, Pello Reparaz, Jon Maia eta Maialen Lujanbio izan dira, besteak beste, Iruñeko inauteri euskalduneko protagonista, igande eguerdi honetan Santa Ana plazan.
Egilea
Beñat Zalldua
Komunikabidea
Naiz
Tokia
Iruñea
Mota
Albistea
Data
2023/02/19
Lotura
Naiz

Iruinkokoa, igande eguerdi honetan Santa Ana plazan.

Iruinkokoa, igande eguerdi honetan Santa Ana plazan. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)

Euskaldunak euren buruaz barre egiten ez dakitela dioenak, ez du Iruinkokoa ezagutzen. Iruñeko iñauteriak hauspoa hartzen jarraitzen du, eta igande goiz honetan lagun mordoa bildu ditu alde zaharreko Santa Ana plazan.

Aurretik, Zaldiko Maldiko elkartea, Muthiko Alaiak, Dormitaleriako auzokideak, Duguna eta Abarzuza liburudenda bisitatu dituzte bai koko txuriek baita beltzek ere. Erika Lagomak eta Julio Sotok jarri dituzte bertsoak goizean zehar, eta Santo Domingoko liburudenda historikoan Marcela omentzeko aprobetxatu dute. Erretirora hartu nahian dabil, eta lekukoa nork hartuko zain dago.

Baina Santa Anan iritsi da plater nagusia. Dantzaz, musikaz eta bertsoz jositako antzezlan luze batek aktualitateari errepaso mamitsua eman dio. Iruñeko etxeko kontuekin hasi, eta mundu mailako aferetaraino iritsi da kokoen jarduna. Izan ere, Lagomak botatako ideiari jarraituta, mikroa ere bada makroari begiratzeko modu bat.

Migranteak eta euskaldunon kontraesanak –aldi berean baikara, Sotoren esanetan, zapaldu eta zapaltzaile–, Mañeru umea jolasetik kanpo, Esporrinen ehorzketa, Maya eta Mercadereseko mimoaren arteko norgehiagoka, Pello Reparazen marketina, Jon Maia Ken Zazpiri abestiak lapurtzen, Maialen Lujanbio orgasmo bat zortziko txikian abesten, Koldo Martinez Chill Mafiaren bidez gaztetzen, eta nola ez, Irulegiko antzinako lubrifikatzailea izan dira protagonista Iruñean, koko beltzei txuriago, eta txuriei beltzago izatea gonbita luzatuz amaitu den emanaldi itzelean.

Dokumentuaren akzioak