Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka ‘Oroitzapenetik bidaiarat’ ikusgarria hirugarren eta azken aldiz taularatuko da azaroaren 12an

Dokumentuaren akzioak

‘Oroitzapenetik bidaiarat’ ikusgarria hirugarren eta azken aldiz taularatuko da azaroaren 12an

Egilea
Joana Guerendiain
Komunikabidea
Ttipi-Ttapa
Tokia
Sara
Mota
Albistea
Data
2011/11/10
Lotura
Ttipi-Ttapa
Ikusgarri hori Zazpiak Bat taldeko dantza taldeko partaide batzuen ideia originala da eta irabazi guziak Integrazio Batzordeari emanak dira­. Ikusgarri honek arrakasta polita izan du Saran baina baita Luhuson ere.

Tokiak aitzinetik erosten ahalko dira Herriko Etxe­ko Edantegian, Pleka trinketean eta Turismo Bulegoan. Helduen­tzat 10 eurotan eta hau­rrentzat 6 eurotan. Egun berean salgai izanen dira, baina ordu bat lehenago etorri beharko da.

Biltzar nagusia

Irailaren 30­ean Zazpiak Bat dantza taldearen biltzar nagusia iragan zen. Bilkura ho­rre­tan bilan finantziarioa aipatu zen baina baita Oroitzapenetik Bidaiarat ikusga­rriaren bilanoa ere. Lehendakaria beti Delphne Goyeneche da eta aurten 80 partaide dira, haur eta helduak nahasiz.

Astelehen arrats guziz kurtso bat proposatu­ da helduentzat, lehen urrats­ bat, larrain bezala­ko dantzak eta mu­txi­­koak ikasteko. Bertzalde­, bi aldiz hilabetean bada bertze kurtso bat baina janeko dantza­ egin dutenentzat da, helburua izanki dan­tzak be­rri­kustea eta elkartzea une goxo baten pasatze­ko.

Dokumentuaren akzioak