Dokumentuaren akzioak
‘Ongi etorri’ emanaldia prestatzen ari da Dantzaz konpainia, Jon Maiarekin batera
Ostegunean aurkeztuko dute ikuskizuna Viktoria Eugenia klubean, Atalak programaren barruan.
Ostegunean Viktoria Egeniako klub aretoan taularatuko dute egunotan prestatzen ari diren obraren erakustaldi bat. Atalak izeneko egitarauaren barruan aurkeztuko dute, eta ohi bezala, Dantzazeko dantzariek euren sorkuntzak ere aurkeztuko dituzte jendaurrean. Emanaldia 21:00etan izango da eta sarrerak 10 eurotan daude salgai.
Jon Maiak Dantzaz konpainiako 12 dantzariekin lan egiteko aukera izan du. Norvegia, Italia, Euskal Herria, Herbehereak, Espainia eta Frantziako dantzariak daude une honetan konpainia gaztean.
Hain zuzen, Dantzaz taldean herrialde desberdinetako jendea dagoelako jarri dio Ongi etorri izena koreografiari Maiak. “Etengabe ari dira dantzariak etortzen eta joaten. Iruditzen zait beren mugimendua, hizkuntza, izateko modua etorri eta joaten direla, baina, era berean, osatzen dutela kolektibitate bat”.
Sorreratik konpainiaren ibilbidea jarraitu duela azaldu du, eta erornka polita izan dela beraiekin lan egitea. Kukai dantza taldeko kidea da Maia, eta lengoaiari dagokionez desberdintasun handia dagoela esan du, dantza tradizionalean ondutakoa baita Maia. Pieza osatzeko garaian bi aldetatik edan dutela adierazi du, euskal dantzetatik eta dantza garaikidetik: “Saiatu naiz urrats tradizional batzuk beraien lengoaiara inguratzen edo, alderantziz, beraien lengoaiara inguratzen beste urrats batzuk”.
Zuzeneko emanaldian DZ Zigor Lanprek parte hartuko du DJ gisa, eta We Are Standard eta Willis Drummonden kanta bana entzun ahal izango dira. Haien musikaren gainean eraiki baitu Maiak obra berria.
Dokumentuaren akzioak