Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka ‘Martin Zalakain’ ikuskizuna bihar eta etzi, Viktoria Eugenia antzokian

Dokumentuaren akzioak

‘Martin Zalakain’ ikuskizuna bihar eta etzi, Viktoria Eugenia antzokian

Bilboko Arriaga antzokian estreinatu eta hilabete geroago, Donostiara iritsiko da Martin Zalakain ikuskizuna. Viktoria Eugenia antzokian ikusi ahal izango da bihar 20:00etan, eta etzi 19:30ean. Sarrerak 8 eta 20 euro bitartekoak dira.
Egilea
Inaxio Esnaola
Komunikabidea
Irutxuloko Hitza
Mota
Albistea
Data
2017/12/15
Lotura
Irutxuloko Hitza

Argia dantza taldeak eta Artedrama konpainiak elkarlanean prestatu dute ikuskizuna, Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean. Ander Lipus arduratu da antzerki zuzendaritzaz eta On Pio pertsonaiaren rola ere jokatzen du. Gidoia Harkaitz Canok idatzi du, eta ikuskizuneko dantzak eskaintzeko konpainia desberdinetako dantzariek parte hartzen dute.

Martin Zalakain ikuskizunak Pio Barojaren Zalakain abenturazalea nobela du oinarri. Hain zuzen ere, Martin Zalakain Urbia izeneko fikziozko herriko gazte euskalduna da protagonista. Mutil bihurria da. Ama hil ondoren, Migel Tellagorri zahar ostatu zalearekin hazten da.

Karlos Ohando herriko jauntxoa gorrotatzen du. Ohando Martinen arrebaren atzetik dabil eta honek engainatu ez dezan, Martinek bere laguna den Bautista Urbiderekin ezkontzea lortzen du. Senar-emazte berriak Zaro izeneko Iparraldeko udalerri batera bizitzera joango dira, baina gerora Bautista Martinekin batera abenturetan murgilduko dira.

Abenturak Hirugarren Gerra Karlistan girotuta daude, eta hori oinarrian hartuta dantza eta antzerkia uztartzen ditu ikuskizunak.

http://irutxulo.hitza.eus/files/2017/12/Martin_Zalakain.jpg

Dantza eta antzerkia batu dituzte istorioa kontatzeko. (Argazkia: Donostia Kultura)

Dokumentuaren akzioak