Dokumentuaren akzioak
‘MAKLAK’ ikuskizuna, Oteiza Museoan
Oteiza Museoak MAKLAK ikuskizuna hartuko du, Led Silhouette dantza garaikideko taldeak zentro honetarako berariaz sortutako Cóncavo-Convexo pieza koreografikoaren site specifica. Lana 2021eko urriaren 23an ikusi ahal izango da eta bi emanaldi egingo dituzte: lehenegoa 12.00etan izango da eta bigarrena, aldiz, 13.00ean.
MAKLAK gertaera labur, iragankor eta espezifikotzat planteatzen da Oteizaren jaiotzaren urteurrenean. Artistaren Bi poliedro hutsen maklaren definizio lineala obra tubularra Museoko areto nagusian kokatuko da, koreografiako piezaren parte izateko.
Horrela, Led Silhouette-ko bi dantzariak, Jon López eta Martxel Rodriguez, Gaizka Sarasolaren zuzeneko musikarekin, obra horrekiko eta Museoarekiko berarekiko elkarrekintzan arituko dira, sinbiosi paregabea lortuz mugimenduaren, eskulturaren eta arkitekturaren artean.
Dokumentuaren akzioak