Ia urtebeteko lanaren ondotik, pasa den urrian Zugarramurdin eta Saran Maddiren trajeria pastorala taularatu zuten Xaretako bizilagunek. Lan handia suposatu zuen, eta emaitza ere ederra izan zen. Orain, udaberrian, berriz ere taularatuko dute. Izan ere, Bergarako Udaletik eskaintza jaso dute. Bertze aukera bat izanen da Maddiren trajeria pastoralaz gozatzeko, martxoaren 25ean Bergarako pilotalekuan.
‘Maddiren trajeria’ Bergaran