Dantzak, ipuinak eta musika uztartzen dituen Laminosine ikusgarria tauleratuko dute urtarrilaren 15ean, igandean 17:00etan hasita Senpereko Larreko kultur gunean, Urdanka kultur elkarteak antolaturik. Oztibarreko Bunuztar Xoriak dantza taldeko gazteek eta musikariek eskainiko duten emanaldira sartzea 10 euro ordaindu beharko da.
Jokin Irungarai, Fanny Marmayou eta Joana eta Jenofa Erdozaintzi Etxart-en zuzendaritzapean sortu da Laminosine dantza ikusgarria, Xabi Leon eta Franck Lopeperen musikarekin.
Sinopsia
Euskal mitologia zer da, zertarako? Zein dira gaur egungo laminak eta basajaunak? Dantzari gazteek, bakoitzak bere baitan dituen alde ilun eta argitsuak taularatzen dituzte. Beraien ahate-zangoak ahantziz, elkarrekin dantzan, gure arbasoen ipuinak iruten segitzen dute.