Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka ‘La danza del cisne’ dantza emanaldia izango da larunbatean

Dokumentuaren akzioak

‘La danza del cisne’ dantza emanaldia izango da larunbatean

Komunikabidea
Errenteriako Hitza
Tokia
Errenteria
Mota
Albistea
Data
2010/12/09
Lotura
Errenteriako Hitza

Ikuskizunean Gomez koreografoarekin batera, Nerea Alberdik parte hartuko du, eta biolin doinuak eramango ditu taula gainera. Hala, interpretazioa; arkitektura; bideoa; dantza garaikidea; antzerki fisikoa; musika; testua eta umorea bilduko ditu obrak.

Ikuskizuna Kukai dantza konpainiak ekarri du, Errenteriako Udalarekin elkarlanean aritzeko sinatu zuen hitzarmenaren harira. Hala, dantza sentsibilizazioaren egitarauaren baitan dago ekitaldia.

Ikuskizunera joateko sarrera edukitzea beharrezkoa izango da. Hala, gaur eta bihar 18:00etatik 20:00etara Errenteria Hiria Kulturguneko leihatilan salduko dituzte. Gazte txartela dutenek edo erretiratuek 11 euro ordaindu beharko dituzte eta gainontzekoek 13 euro.

Zisneen dantza ezagutuz

Dantza emanaldia zazpi momentutan banatzen da: zisnearen mugimendua; zisnearen espazioa, testua eta mugimendua; biolin jotzailearen koreografia; bideo koreografia eta koreografia eszenikoa.

Zazpi momentu horien artean ikusi ahal izango dira esaterako, paperezko zisneak, bideo emanaldia koreografiarekin, musika, musikariaren koreografia eta beste zenbait mugimendu.

Hain zuzen, musikak toki garrantzitsua izango du emanaldian, eta Txaikovskiri omenaldia egingo diote bere obrarik garrantzitsuenetakoa den Zisneen lakua interpretatuz. Hori bai, konpositore errusiarraren piezak originala beharrean, kutsu garaikidea izango du.

Dokumentuaren akzioak