Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 2018ko Libertimendua aipu Dantzan.eus webgunean

Dokumentuaren akzioak

2018ko Libertimendua aipu Dantzan.eus webgunean

Usuenik, jendeak zirtzilen jokoa du komentatzen libertimendutik jalitzean. Baina, agian Donapaleuko berezitasuna izanen da, dantzariak ere famatzen dituzte han hemen entzuten ditugun solasetan. Burgaintzikoak eta beren lagun Gabadiarrak, Xabi Aintzibururen gidaritzapean, kategoria berezirat helduak direlako marka menturaz. Dakigularik duela hamar urte antrexanten egiten ikastetik hasi behar izan zutela gutiz gehienek, horrek berak erakusten du nolako bidea egin den otsaileko eguzki xuri eta mingarren begiradapean…
Komunikabidea
Zabalik-Amikuze.eus
Mota
Albistea
Data
2018/03/31
Lotura
Zabalik-Amikuze.eus

Aurten, dantzan.eus webgunekoak etorriak ziren egun pasa, baina ere erreportai andana egitera gure jei zaharraz. 1989ko Aiziritzeko kabalkadaz jadanik ainitz irudi gordetzen ditu jadanik webgune horrek, Euskal Herri guziko mila xokoetakoen saihetsean. Zinez bisita merezi duen gunea dantzaz jakinmin zerbait duen nornahiren ganik, eta bestela ere, begien eta beharrien plazerrarendako baizik ez bada.

Huna hemen aurtengo libertimenduaz egin dituzten erreportai andana jarraian:

Xibandiarrak dantzatzen

Nola dantzatu jauziak antrexantekin (Andoni Irigoienekin)

Euskaldunak eta sorginak, bolant-dantzak Donapaleuko karrikan

Zirtzilen lekua hartu dute Amikuzeko bolantek

Aiziritzeko kabalkada 1989an

 

Dokumentuaren akzioak