Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 2018ko Euskal Astea (IV): 400 dantzari oholtza gainean, 30 dantza eta taldetan banatuta larunbat gaueko ikuskizunean

Dokumentuaren akzioak

2018ko Euskal Astea (IV): 400 dantzari oholtza gainean, 30 dantza eta taldetan banatuta larunbat gaueko ikuskizunean

Larunbat gauera iritsi gara urtero Euskal Aste Nazionalean egunez egun gertatutakoekin egin ohi dugun irudi kronika honetan. 2018ko Euskal Astean, Argentina, Uruguai eta Euskal Herriko dantzariak izan ziren Euskal Asteko Gau Emanaldiko protagonista. Jardunbide luzeko taldeek zein sortu berriek bat egin zuten Mar del Platako Radio City Antzokian goi mailako ikuskizuna eskaintzen. Jardunbide handikoen artean Hendaiatik propio etorritako Akelarre taldea behar da aipatu. Euskal Herriko dantzariek ‘Irradaka’ dantza taularatu zuten, zuzeneko musikarekin. Talde berrien artean, berriz, Posadasko nesken estreinua: Euskal Jatorri Euskal Etxearen ordezkari bikain izan ziren ‘Erre zenituzten sorginak’ dantzatuz.
Komunikabidea
Euskalkultura
Tokia
Mar del Plata, Argentina
Mota
Albistea
Data
2018/11/08
Lotura
Euskalkultura

Emanaldia bi zatitan banatuta zen, Iñaki Aramayok euskaraz eta gaztelaniaz ederki aurkeztuta. Hasteko, Aurreskua dantzatu zieten Etxeko dantzariek mandatari eta agintariei eta aretoa mukurru etetzen zuen publikoari, eta ondoren Mar del Platako txikiek eman zioten hasiera ikuskizunari. Hona hasiera horretako bideoa eta emanaldiaren lehenengo erdiko argazki bilduma.

<

[Emanaldiaren zatitxo batzuk (bideoak EuskalKultura.com)]

Dokumentuaren akzioak