Dokumentuaren akzioak
‘Janet-en titia’ antzerki-dantza emanaldia izango da Leidorren
Emanaldiko irudi bat. (Ertza)
Dantza eta antzerkia uztartzen dituenJanet-en titiaemanaldia aurkeztuko du bihar, 20.30ean, Tolosako Leidor antzokian Ertza konpainiak.
Diziplina ezberdinetako lau dan-tzarik eskainitako eta Asier Zabaletak zuzendutako antzerki-dantza emanaldi berria da. Ikuslea imaginario zoro eta lotsagabe batean murgiltzea du helburu ikuskizunak, gizartean ezartzen diren arauak zalantzan jarriz.
Antzerki-dantza emanaldi honek gizartean oraindik ere indarrean dauden aurreiritziei desafio egin nahi die, onartutako moda eta moduekin jostatuz, ikuskizun batean Janet Jackson-ek bularra erakutsi izana ildo nagusi hartuta.
Izan ere, instante batean irudi horrek mundu osoa zeharkatu zuen, eskandalu itzela sortuaz eta gaia epaitegietara ere iritsiz. Eta beraz, emanaldi honetan aztertu nahi dena da gaur egungo gizarteek nola eraikitzen duten norbere errealitatea, iritzi subjektiboetan oinarrituz, gehienetan estatistikoak eta beste askotan interesatuak badira ere.
Ardura sozialetik eta kezka intimoetatik abiatuta, gizakiak bere bereak dituen gatazkak eta kontraesanak eszenaratzen ditu obrak, noiz zorrotz, noiz ironiaz, beti zehatz eta garden, sekula bidegurutzeetan galdu gabe. “Hausnarketa bat proposatzen du biolentzia, matxismoa eta berdintasuna bezalako kontzeptuen inguruan, baina ez da ikuskizun serio edo aspergarria, kabaret estetika fresko bateekin aurkezten baita”, azaldu du lanaren aurkezpenean Asier Zabaleta zuzendariak.
Ikuskizunean parte hartzen dute Maria Andrés, Thiago Luiz Almeida, Caio Henrique de Souza, Denis Martinez eta Jhana Beat dantzariek.
Sarrerak salgai daude Kutxabank-eko ohiko bideetan eta bihar leihatilan, hamar euroren truke. - M.S.S.
Dokumentuaren akzioak