Dokumentuaren akzioak
‘Itsasoaren emazteak’ prestatzen ari da Oinkari
Agurtzane Intxaurragaren zuzendaritzapean, ikuskizunean 60 dantzarik, 4 musikarik eta 2 aktorek parte hartuko dute, eta euskal dantza tradizionala oinarri hartuta, Euskal Herriko kostaldeko arrantzaleen emazteen bizipenek gidatuko dute emanaldiaren hari nagusia.
Amantalen ahotsa ikuskizunean bat egin zuten, lehenengoz, Villabonako Oinkarik eta Hika konpainiak, eta lehen elkarlan hartan sortutako harreman onaren fruitua izango da, uztailaren 12an Leidorren ikusi ahal izango dena. Entseguetan trailerra hemen ikusgai.
Dokumentuaren akzioak