Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka ‘Ipuruan’ jaialdia antolatu du Usopopek azaroaren 1etik 3ra

Dokumentuaren akzioak

‘Ipuruan’ jaialdia antolatu du Usopopek azaroaren 1etik 3ra

Egilea
Ttipi ttapa
Komunikabidea
Erran
Tokia
Sara
Mota
Albistea
Data
2024/10/29
Lotura
Erran
Bilaka (argazkian), Iurretako dantza taldea eta Zazpiak Bat dantza taldearekin dantza eta musika herrikoi tailerrak eginen dituzte larunbat goizean.

Musika eta dantza herrikoi berritzaileen inguruan belaunaldi desberdinak elkartzeko xedea du Usopop elkarteak

Hiru egunez bazter guztietako kultur herrikoiak ospatzeko asmoz, Ipuruan izeneko jaialdia antolatu du Usopopek azaroko lehen asteburuan. 2010etik 2020ra Usopop festibala izenpean eta 2022an Mapa Galduak festibala antolatu ondotik, Ipuruan festibal berria azaroaren 1etik 3ra iraganen da. Hitzordu berri honekin, Usopop elkartearen xedea «musika eta dantza herrikoi berritzaileen inguruan belaunaldi desberdinak elkartzea da».


Azaroaren 1ean
, ortziralean, 20:00etan, Jantzari dokumentala emanen dute Lur Berrin, urririk eta Iurretako esperientziari buruzko konferentzia emanen dute.

Azaroaren 2an, larunbatean, 09:00etatik 18:00etara Bilaka, Iurretako dantza taldea eta Zazpiak Bat dantza taldearekin dantza eta musika herrikoi tailerrak, Peio Labeyriek eta Jose Cazaubonek eramanik. Izena eman behar da patxi@usopop.com helbide elektronikoan

Arratsaldez, Bilaka&Romain Baudoin, Lorena Alvarez, Anari eta Atzarbaleren kontzertua izanen dute kiroldegian 19:00etan.

Lorena Alvarez izanen da larunbat arratsaldean Sarako kiroldegian kontzertua emanen duen abeslarietako bat.

Azaroaren 3an, igandean 11:30ean Sarako plazan dantza poteoa eta 16:00etan, Santa Katalinako kaperan, Tarta Relena eta Verde Prato taldeen kontzertua.

Sarrerak:www.atabal-biarritz.com helbide elektronikoan eskura daitezke.

Dokumentuaren akzioak