Dokumentuaren akzioak
‘Hilario Olazaran Txileko dantza eta txistu Taldea’ euskal kulturaren ordezkari izan zen Folklore Egunean, Santiagon
‘Hilario Olazaran Txileko dantza eta txistu Taldea’ elkarte independentea da euskal etxeetatik, hamabost bat kide ditu eta urtero bezala, Txileko Santiagoko Folklore Egunean parte hartzera 'Antumapu Ballet' talde antolatzaileak gonbidatu zuen.
[‘Hilario Olazaran Txileko dantza eta txistu Taldea’ Txileko Santiagoko 2019ko Folklore Egunean]
Euskal txiletar folklore taldeko kideek mota askotako tresnak jotzen dituzte, tartean txistu eta danbolina, biolina, biola eta txeloa, gitarra, eskusoinua, flauta eta panderoa. Musikari eta dantzariek jantzi tipikoak janzten dituzte jaialdietan. Aurtengo Folklore Egunean, eta Espinozak berak jakinarazi digunez, une hunkigarrienetako bat izan zen Daniel Zamudiori zuzendutako Ohorezko Aurreskua. Gogora dezagun Zamudio gaztea talde neonazi batek hil zuela, eraso homofobiko batean.
‘Hilario Olazaran Txileko dantza eta txistu Taldea’ Facebooken, Hilario Olazaran Txile.
Dokumentuaren akzioak