Dokumentuaren akzioak
‘Gelajauziak’, mugak gaindituko dituen euskal dantza ikuskizuna jasoko du Arma Plazak igandean
Sona handia ari da hartzen Gelajauziak ikuskizuna eta ez da gutxiagorako, Espainiako Estatuko dantza garaikidearen aitzindaria den dantzari eta koreografoa eta euskal dantzak garai berrietara egokitzen eskarmentu handia duen taldea elkartu baititu. Dagoeneko Euskal Herriko eta kanpoko 24 herritan programatu dute —Italiaraino eramango dute— eta igande honetan Hondarribia bisitatuko du, 18:00etan. Cesc Gelabert koreografo katalanak eta Kukai dantza konpainia oreretarrak elkarrekin prestaturiko ikuskizuna da eta, hori horrela, euskal dantza beste ikuspegi batetik lantzen den lehen aldia da.
Ikuskizunaren abiapuntua Nestor Basterretxearen Akelarre eskultura da, duela mende erdia baino gehiago sorturiko hiru metro eta erdiko totema, Euskal Kosmogonia seriea abiatu zuena. Akelarre eskultura ardatz hartuta, Kukaiko sei dantzarik Sabin Bikandik eta Xabier Erkiziak konposaturiko txalapartaren doinuei jarraituz dantza egingo dute.
Duela bi urte abiatu zen Gelajauziak proiektua eta arlo guztiak asko zaindu dituzte, eta bakarrik dantza eta musika. Hala, Iraia Oiartzabak moda diseinatzaile pasaitarrak jantziak ikuskizunerako propio sortu ditu jantziak.
Arma Plazan dantzatuko dute Gelajauziak, igandean, 18:00etan.
Dokumentuaren akzioak