Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka ‘Erritu’, Kukai Dantzaren lan berrian murgiltzeko gonbita

Dokumentuaren akzioak

‘Erritu’, Kukai Dantzaren lan berrian murgiltzeko gonbita

Lan berria zuzenean, barrutik ezagutzeko aukera eman nahi dute, eta horretarako, entsegu batean parte hartzeko gonbita egin dute.
Egilea
Ikerne Zarate
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Mota
Albistea
Data
2018/09/07
Lotura
Oarsoaldeko Hitza

Erritu, sorkuntza berrian murgilduta dabil Kukai Dantza, Sharon Fridmanekin batera, eta lan berria zuzenean, barrutik ezagutzeko aukera eman nahi du. Horretarako, entsegu batean parte hartzeko gonbita egin dute. Hilaren 19an jarri dute zita, 19:30ean Niessen Kulturgunean entseguaz gozatu eta artistekin hartu emanean sartzeko. Aukera baliatu nahi dutenek, ordea izena eman behar dute, sarrera mugatua baita eta 30 lagunek baino ez dute entsegua zuzenean ikusteko aukera izango.

Kukai Dantzaren ‘Erritu’ lana. Argazkia: Mendi Urruzuno

Dokumentuaren akzioak