Dokumentuaren akzioak
‘Elipsiak’, arte eszenikoen zikloa Azkuna Zentroan
Urrian eta azaroan zehar dantzarekin hiru hitzordu egongo dira Aimar Pérez Galí, Ola Maciejewska eta Nazario Díaz artisten eskutik.
Hitzorduak urriaren 17an eta azaroaren 8 eta 29an izango dira. Sarrerak Azkuna Zentroko webgunean daude eskuragai, saio bakoitzeko prezioa 8 eurokoa da (6 euro Az txartelarekin).
Aimar Pérez Galík A Post-Believe Manifesto: Delta & Accumulating’ urriaren 17an 20.00etan aurkeztuko du. 'A Post-Believe Manifesto' New Yorkeko Judson Dance Theatre kolektiboko koreografo postmodernoen konposizio-metodologiak berrikusten dituen programa bikoitza da, eta beste diziplina batzuekin elkarrizketan jartzen ditu, hala nola musikarekin eta arte bisualekin. 'Delta', berriz, 70eko hamarkadako Lucinda Childs, Sol LeWitt eta antzeko sortzaile minimalisten ildoari jarraitzen dion partitura koreografikoa da.
Azaroaren 8an, 'Loie Fuller: Research' lanean, Ola Maciejewska koreografoak kritikoki bereganatu du Loie Fuller-ek (Illinois, 1862-Paris, 1928) asmatu zuen «soineko dantzaria»; dantzako artisten artean modernismoko berritzaileenetako eta ezagunenetako bat izan zen hura.
Azaroaren 29an berriz, 'Háblame, cuerpo' Nazario Diazek 2016an hasitako 'Looking for Pepe' azterlanaren zati bat da. 'Looking for Pepe' Pepe Espaliú (1955-1993) Kordobako artistaren figuratik abiatzen da, eta gorputza, hizkuntza eta lurraldearen inguruko ikerketa-sorta bat zabaltzen du.
Accumulating by Aimar Perez Gali for HG ISSUE from hgissue on Vimeo.
Hastear dago Azkuna Zentroak, Bilboko Udaleko diziplina anitzeko arte, aisia eta kultura Zentroak, antolatutako ‘Elipsiak’ arte eszenikoen zikloa.
Isabel de Naveranek komisariatu du eta proposamen koreografikoak erakutsiko ditu gorputz-transmisioaz, ahozkotasunaz eta transferentzia fisikoaren eta presentziaren ideiez hausnartzeko.
Dokumentuaren akzioak