Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka ‘Dantza’ filmeko argazki erakusketa dantzekin ireki dute Bertizen

Dokumentuaren akzioak

‘Dantza’ filmeko argazki erakusketa dantzekin ireki dute Bertizen

Abuztuaren 25era bitarte ikus daitezke Xabier Artolaren argazkiak jauregian

Kameren aurrean dantzari; Dantza filmeko argazki sorta bat erakusketa ikusgai paratu du Xabier Artola Zubillaga donostiarrak Bertizko jauregian uztailaren 4tik abuztuaren 25era, Kultur 2019 egitarauaren baitan. Inaugurazio ekitaldia uztailaren 4an egin zen eta dantza izan zen protagonista.
Egilea
Ttipi-ttapa
Komunikabidea
Erran
Tokia
Bertizarana
Mota
Albistea
Data
2019/07/05
Lotura
Erran
Iruñeko Duguna dantza taldekoak, Belauntxingoa dantzatzen Bertizko jauregiaren atarian. Argazkia: Juan Mari Ondikol

Izan ere, Iruñeko Duguna dantza taldeak Aldapako sanferminetako ezpata-dantzaren Belauntxingoa eta sanferminetako Trokeo dantzetako bi dantzatu zituzten jauregiaren atarian. Inaugurazio ekitaldian, Xabier Artola Zubillaga argazkilariarekin batera, Dori Lopez Jurio, Kultura departamentuko zuzendari nagusia jardunean; Eva Garcia Balaguer, Ingurumenerako eta Lurralde Antolaketarako zuzendari nagusia eta Juan Antonio Urbeltz antropologoa eta dantzetan aditua izan ziren Bertizen.

Dokumentuaren akzioak