Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka ‘Dantza’ edo koreografien sinbologiaren edertasuna Zinemaldian

Dokumentuaren akzioak

‘Dantza’ edo koreografien sinbologiaren edertasuna Zinemaldian

Telmo Esnalen filma urte mordoren lanaren ondorioa da eta Sail Ofizialean aurkezten da lehiaz kanpo
Komunikabidea
Donostitik
Mota
Albistea
Data
2018/09/25
Lotura
Donostitik

‘Dantza’ filma eman dute gaur Donostia Zinemaldiaren Sail Ofizialean, baina lehiaz kanpo. Telmo Esnalek zuzentzen duen filmak dantzaren orekan eta ezkutatzen duen sinbologian datza eta bizitzaren eta heriotzaren zikloari buruzko istorio bat da, bizirik irauteko borrokarena. Urte mordoren lanaren ondorioa izan da eta bertan Juan Antonio Urbeltz eta Koldobika Jauregik koreografien kodeak erakutsi nahi izan dituzte.

“Ziklo baten istorioa da, desertuan hasten den istorio luze bat eta XX. mendeko Gipuzkoako eraikin batean amaitzen dena”, adierazi du Esnalek aurkezpenean.

Guztira 200 dantzarik parte hartu dute koreografietan eta 10 orduko saioak izan dituzte, adierazi du Zarautzeko zuzendariak. Amaia Irigoyen dantzariak aipatu duenez, “arraroa izan da, baina kamararen presentzia ez genuen sumatzen plano itxiak erabiltzen ziren arte”.

Filmak une estetikoak lortzen ditu eta koreografien arteko trantsizioak oso ondo daude. Orijinala eta oso lan txukuna.

Dokumentuaren akzioak