Dokumentuaren akzioak
‘Dantza jauziei bi begirada’ tailerra antolatu du Kukai Dantza-k
Dantza jauziei bi begirada tailerra antolatu du Kukai Dantzak uztailaren 4 eta 6an eta 11 eta 13an. Lau egun horietan 19:00etatik 20:30era egingo dute tailerra Ttittika Rekalten eskutik lehenengo bi egunetan eta Jose Kazaubonen eskutik beste bi egunetan. Errenteria Musikal Dantza Eskolako gela nagusian izango dira ikastaroak eta parte hartzaileek ez dute maila berezirik behar ikastaroan aritzeko. aldez aurretik izena eman beharko dute, ordea, Kukai Dantzaren posta elektronikora mezua bidalita.
Dokumentuaren akzioak