Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka ‘Dantza gurea’ ikuskizuna estreinatuko du Idurre Azkuek, Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdian

Dokumentuaren akzioak

‘Dantza gurea’ ikuskizuna estreinatuko du Idurre Azkuek, Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdian

Egilea
Aritz Mutiozabal
Komunikabidea
Urola Kostako Hitza
Mota
Albistea
Data
2015/10/26
Lotura
Urola Kostako Hitza

Joseba Irazoki musikari beratarra lagun duela, dantzari zarauztarrak Dantza gurea ikuskizuna estreinatuko du ostegun honetan, BAD Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdian. Bilboko Rekalde aretoan taularatuko du bere azken koreografia, 19:30ean, eta, nolabait esateako, Irazokiren kontzertuari “dantza gorputz” bat ezarriko dio Azkuek.
Ikuskizunaren sinopsian honako azaltzen du dantzariak: “Azterlan zehatz batean, soinuaren bibrazioak gorputzean nola eragiten duen, nola aldatzen duen, nola zirrara eragiten duen eta nola islatzen duen lantzen dugu. Eta, era berean, nola mugimenduak berak dardarazten duen espazioa eta arrastoak uzten dituen bertan, Josebaren musikak iradokitzen dizkidan dantza egiteko modu desberdinek eta ezagut daitezkeenek uzten dituzten kutsuak baliatuta, deformatuta eta haiez jabetuta”.
Estreinaldiko sarrerak 8 euroan eros daitezke aurretik, eta 10 euroan egunean bertan

Idurre Azkuek ondutako 'Dantza gurea' ikuskizuna.

Idurre Azkuek ondutako ‘Dantza gurea’ ikuskizuna.

Dokumentuaren akzioak