Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka ‘Dantza gurea’ eskainiko du Idurre Azkuek Leioako Kultur Maratilan

Dokumentuaren akzioak

‘Dantza gurea’ eskainiko du Idurre Azkuek Leioako Kultur Maratilan

Egilea
Zarauzko Hitza
Komunikabidea
Urola Kostako Hitza
Mota
Albistea
Data
2016/02/18
Lotura
Urola Kostako Hitza

Leioako Kultur Maratila programak euskarazko ekitaldiak datorren ostegunetik hasi eta igandea bitartean. Alegia, hilaren 25etik 28ra. Sei ekitaldi antolatu dituzte guztira, eta horietako bat Idurre Azkue dantzari zarauztarraren Dantza gurea ikuskizuna izango da.
Joseba Irazoki musikari beratarra bidaide, Azkuek dantza garaikidearen ohiko formetatik ihes egiten duen koreografia eramango du Anbiguko oholtza gainera. Emanaldia hilaren 27an, larunbatarekin, izango du, 20:30ean; sarrerak 6 euro balio du.

Idurre Azkue eta Joseba Irazoki (Urtzi Mardaras).

Idurre Azkue eta Joseba Irazoki (Urtzi Mardaras).

Dokumentuaren akzioak